Iraurgi Lantzenek akziodunen Ohiko Batzar Orokorra egingo du ekainaren 22an

2017-06-09

Ekainaren 22an, osteguna, 17:30ean, Azkoitiko Intsausti Jauregian egingo den Akziodunen Ohiko Batzar Orokorrera deitzen zaitugu lehenengo deialdian, eta hala balegokio, bigarren deialdian ekainaren 23an ordu eta toki berberan.

LAN ZERRENDA

  1. Estatutu Sozialen 14. artikuluan eta 1/2010 Errege Dekretuko 244. artikuluan zehaztutakoaren arabera, kontseilukide baten uztea eta berri baten izendapenari dagokion Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren berronespena.
  2. Gestio Sozialaren zentsura, 2016. urteko Kontuen onarpen proposamena eta emaitzen aplikapena.
  3. Galde-eskeak.
  4. Aktaren onarpena, hala balegokio, edo bi parte-hartzaileen izendapena.

Akziodunek Elkartetik, berehala eta doan eskura ditzakete ikuskaritza txostena eta onartu beharreko dokumentu guztiak.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia