Iraurgi Berritzenen sare kontseilu berria lehenengo aldiz bildu da

2017-07-11

Gaur, uztailak 11, bildu da Iraurgi Berritzenen barruan egituratzen den eragile sarearen kontseilua. Honek, eskualde ikuspegia oinarri eta garapen sozioekonomikoa xede, enpresa, ikastetxe eta udalen arteko lankidetza indartu eta proiektu erreferente eta estrategikoak sustatu nahi ditu.

Lan bileran zehar, Iraurgi Berritzeneko gune ezberdinetan landu diren lan lerro eta proiektuak aurkezteaz gain, enplegua izan da hizpide. Eskualdean, datorren ikasturtean enplegua sustatzen jarraitzeko proposamen ezberdinak eztabaidatu eta adostu dira.

Azken hilabeteetan, besteak beste, Iraurgi Berritzenen antolaketa ereduan egindako aldaketak tarteko, sare kontseiluaren egitura egokitu da. Ondorioz, gaur egun, sare kontseilua, Enpresa Guneako bi enpresa ordezkarik, Hezkuntza Guneako ikastetxeen eta Lanbide Heziketako ordezkari banak eta Garapen Guneako 2 udal ordezkarik osatzen dute.

Sarearen kudeaketa kontseilu berria, beraz, honela egituratzen da:

  • Enpresa handien ordezkaritza: Cruz Alberdi (Sidenor)
  • Enpresa txikien ordezkaritza: Edurne Odriozola (Odrinox)
  • Ikastetxeen ordezkaritza: Maje Agirre (Iraurgi Ikastetxea)
  • Lanbide Heziketa: Eduardo Sudupe (Urola Lanbide Eskola)
  • Udal Ordezkaritza: Ana Azkoitia (Azkoitiko Udala)
  • Udal Ordezkaritza: Agustin Lizarralde (Azpeitiko Udala)
  • Iraurgi Berritzen: Begoña Beobide, Itziar Abarisketa, Iosu Sorazu.

Datorren kudeaketa kontseilua urrian egitea aurreikusten da.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkie Iraurgi Berritzenek IB Sarearen kudeaketa kontseiluan parte hartzen duten eragile nahiz norbanakoei.

{myFlickr}photoset_id=72157683415772663{/myFlickr}

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia