Otsailak 19an Iraurgi Berritzeneko teknikariak Urola Ikastolan izan ziren batxilergo ikasleen artean ekintzailetza grina piztu nahian IZAN EKINTZAILE proiektuaren baitan.
Saioan ikasleek eskualdean gaur egun dauden arazo eta aukerak errealak aztertu zituzten eta negozio ideia desberdinak proposatu zituzten.
IZAN EKINTZAILE Hezkuntza alorrean kokatzen den proiektu bat da eta bere helburua ikasleen artean ekintzailetasun grina piztea da, ekintzaile gaitasunak lantzeko saioen bitartez eta eskualdeko ekintzaileen bizipenak ikasgelara emanaz.
Hezkuntza alorrak, gaur egun eta etorkizunean gizarteak dituen erronkei aurre egiteko ingurune egokia sortzea du helburu, honetarako ikastetxeen beharrei erantzuna emango dien proiektu konkretu eta eraldatzaileen garapenaren bitartez.