Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Iraurgi Berritzen garapen agentziarekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan doakoak diren bi saio mota antolatu ditu datozen asteetan, herritarrak energiaren gaian sentikortzeko.
Saioetako bat elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz, erabaki egokiak hartzeko balio duten doako saio praktikoa da.
Beste saioa, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko doako prestakuntza saioa da.
Saio hauetako batean parte hartu nahi duten herritarrek, aldez aurretik izen eman beharko dute saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Ondorengo taulan saioak zein udalerrietan, non eta noiz ospatuko diren jakinarazten dizuegu:
HERRIA |
SAIOA |
EGUNA |
ORDUA |
TOKIA |
IZENA EMATE EPEA ETA DATUAK |
ZESTOA |
Energia Eraginkortasuna Prestakuntza saioa |
2018/05/09 |
18:30 |
Gaztelekua |
Maiatzak 7 943 14 70 10 |
AZPEITIA |
Datuen ezagutza Saio praktikoa (Jubilatuentzako) |
2018/05/15 |
18:00 |
KZ gunea |
Maiatzak 13 605 757 687 |
AZPEITIA |
Datuen ezagutza Saio praktikoa |
2018/05/21 |
16:00 |
KZ gunea |
Maiatzak 18 605 757 687 |
AZPEITIA |
Datuen ezagutza Saio praktikoa (BERTAN merkatari elkartea) |
2018/05/25 |
15:30 |
KZ gunea |
Maiatzak 18 943 02 56 73 |
Saio hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.
Azkenik, aipatu, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak Urola Erdiko Energia Plana martxan duela eta GFAk martxan jarri duen ekintza hau efizientzia energetikoaren aldeko lan ildoan kokatzen da ezinbestean, izan ere, herritarrek ahalik eta informazio gehien jasotzea du helburu, norberak bere etxean, eguneroko bizitzan, beharrezko neurriak har ditzan energia aurrezteko.
Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu