Eskualdeko mekanizatzaile eta galdaragileen arteko elkarlana sustatzen

2018-06-06

Aurreko ostiralean, ekainak 1, enpresa mekanizatzaile eta galdaragileentzako jardunaldia antolatu zuen Iraurgi Berritzenek Azkoitiko Intsausti jauregian.

Urola Erdian, makina erramintako sektorean eta aktibitate hauetan lan egiten duten enpresa kopurua ikusita, beharrezkoa ikusten zen hauen beharrak eta interesguneak zein ziren gertutik ezagutzea. Horretarako, eskualdeko ehun ekonomikoan duten pisua eta garrantzia azaltzeaz gain, etorkizunera begirako tendentzien inguruko informazioa eman zitzaien lehenbizi, Iraurgi Berritzenen eskutik. Jardunaldi honen bitartez, aurrerantzean garatuko diren proiektuen lan ildo zehatzak identifikatzea lortu nahi izan da. Ekintza hau Hornitu III proiektuaren baitan garatu da, eta GFAk finantziatu du.

Urola Erdiko hainbat enpresek hartu zuten parte: Munibe Group, Talleres Patri S.L., Onelan S.L., Doitze Mekanizatuak C.B., Didaka Mandrinados S.L., Larra Mekanizatuak S.L., Segurola Mekanizatuak S.L., Mecanizados Indaz S.L., Mecanizados Tar S.L., Calderería Gurelan S.A., Landeta Burdin Lanak S.A.L., Calderería Pako S.L., Calderería Aizgo S.L. eta Lekolan Zumaia S.L.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia