Txertatu Merkatuan Programako 4. Edizioko partaideek Trebatu 2. Fasea bukatu dute

2018-07-25

Programaren 1.fasea ekainaren 28an bukatu zen eta uztailaren 2an 2. TREBATU faseari eman zitzaion hasiera.

Txertatu Merkatuan programaren 4. edizioari ekainaren 6an eman zitzaion hasiera. Bertan, eskualdeko 15 partaidek hartu zuten parte eta ondorengo baldintzak bete zituzten:

  • 30 urte baino gutxiago izatea
  • Lanbiden izena emanda eta langabezi egoeran egotea
  • Prestakuntzarik jasotzen ez egotea

Ekainaren 28an programaren 1. faseari bukaera eman zitzaion. Bigarrengo fasea, Trebatu, uztailaren 2an hasi eta uztailaren 20an bukatu zen eta bertan partaideek aukera izan zuten Kapazitazio Teknikoko bi ikastaro egiteko: Menpekotasuna duten pertsonen zaintza ikastaroa edo Zerbitzari – sukaldeko laguntzaile ikastaroa.

Menpekotasuna duten pertsonen zaintzako ikastaroak 100 orduko iraupena izan zuen eta Izarraitz Lanbide Eskolako instalazioaetan egin zen.

Zerbitzari – sukaldeko laguntzaileko ikastaroa, aldiz, 45 ordukoa izan zen eta bertan partaideek elikagaien manipulatzaile ziurtagiria lortu zuten. Azkoitiko Elkarguneko sukaldean egin zen.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia