Bidelan Programaren hirugarren edizioa garatu da

2018-11-06

Iraurgi Berritzeneko Enplegu arlotik Urriaren 15tik 23ra Bidelan programako 3.edizioa garatu da eta bertan 15 pertsonek hartu dute parte.

15tak emakumeak izan dira eta gehienbat emakumeengana zuzendu gara beraien langabezi tasa altuago delako gizonekin konparatuta. 7 saiotan Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin ditugu bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Bestalde, eskualdeko sektore ezberdineko bisitak ere izan ditugu bertan:

  • Lehen sektoretik Olatz Lacomba (Urkome)
  • Industria sektoretik Marta Garcia (Sarralle)
  • Menpekotasun eta 3. adinetik Oihane eta Naiara (Mugat)
  • Ekintzailetzatik Alazne Larrañaga (Iraurgi Berritzen)

Partaideek oso positiboki baloratu dituzte ikastaroa eta bisita hauek, bertan informazio oso baliagarria jaso dutelako, adibidez, zer nolako profila eskatzen den lanerako. Programa honen helburua pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea izan da eta momentuz partaide batzuk Izarraitz Lanbide Heziketan egingo diren ikastaro batzuetara apuntatu dira.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia