Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzatuta eta beste batzuren artean Iraurgi Berritzen-en laguntza eta elkarlanarekin, Inaziotar Bidea Euskadin dokumentala ekoiztu da Luanma Films enpresaren eskutik.
Oskar Terol aktorea protagonista duela erromes paperean, dokumental honen xedea Inaziotar Bidea sustatzea da, bere alderdi turistiko eta espirituala agerian jarriz.
2018ko Azaroaren 30ean Azpeitiko Madalenako Ospitalean egin zen dokumental honen aurkezpena eta lehen emanaldia, eta ondoren herriz herrikako emanaldi sortari ekin zaio Inaziotar Bideak berak jarraitzen duen ibilbidearen logikari jarraituz.
Hala, Otsailaren 27an Azpeitiko Basazabal Jauregian egin zen emanaldiarekin eman zitzaion hasera emanaldi ibiltari hauei, Martxoak 7an Azkoitiko Intsausti Jauregian egin zenak eman zion jarraipena, eta horrela Zumarragakoei pasa zaie lekukoa.