Ekintzaileek 2018ko ekintzen balorazioa eta 2019ko ekintza plana izan dituzte hizpide

2019-03-25

Martxoaren 7an, eskualdeko ekintzaileak, Basazabal Jauregian bildu ziren KLINK egitasmoaren baitan, 2018an eginiko ekintzen balorazioa egin eta 2019ko ekintza planari edukia emateko.

Bertan parte hartu zuten ekintzaileek eginiko ekarpenen artean azpimarratzekoak ekintzetatik haratago, antolakuntza ereduaren inguruan eginiko hausnarketa.

Kontuan izanik KLINKen helburua, gure eskualdeko ekintzaileentzat eskualde erakargarrri bat sortzea dela, ezinbestekoa ikusten da, antolakuntza eredua berdiseinatzea eta ekintzaileak elkarrekin harremantzeko erreminta bat sortzea. Bestalde edukiei dagokienez, hileroko dosiak eskaini ordez, bloke tematikoetan oinarritutako ereduaren aldeko proposamena egin zuten, erabilpenean oinarrituz.

Orain, ekarpenetatik abiatuz, Urkome eta Iraurgi Berritzenek bidelagun papela hartuko dute eta ekintzaileek izango dute protagonismoa.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia