Iraurgi Berritzenen Enplegu eta Prestakuntza arloa, eskualdeko udal ordezkari berriekin bildu zen pasa den uztailak 18an, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enpleagarraitasuna sustatzeko helburuarekin garatzen ari den UrolanEkin proiektuaren jarraipena egiteko.
Egitasmo honen helburua, kolektibo hauen profila eta egoerari egokitutako laneratzeko ibilbide integrala eskualde bertan eskaintzea da: lan orientazio zerbitzua, prestakuntza oinarrizkoa eta teknikoa, lan merkatuan sarrera erraztezko eta honekin lotuta laneratze enpresak sortzeko aukera.
Eskualdean eremu honetan diharduten eragileen mapa landu ondoren, eragileen lan taldea osatzeko proposamena onartu eta bultzatu beharreko prestakuntza eta zerbitzuen diagnostikoa ere egin dira.
Egitasmo hau Gipuzkoako Elkar-EKIN Programaren baitan kokatzen da eta hurrengo hilabeteetan ekintza berriak exekutatuko dira.
Udal ordezkariek proiektu honen garapenerako konpromisoa berretsi zuten, zailtasun gehien dituzten pertsonen enpleagarritasuna sustatuz eskualdean inklusio soziala indartzeko.