Otsailak 27an, bildu dira Enpresa Guneako kideak, eskualdeko enpresa ordezkarien gunea. Bertan 2020ko ekintza planaren jarraipena eta lan lerro berrien inguruko erabakiak hartu dira.
Aurten, perfilen araberako lan talde berriak jarriko dira abian, ezagutza eta harremanak konpartitzeko arlo espezifikoetan, eta honez gain, Ikasiz proiektua indartuko da arlo teknologikoan (Gosari teknologikoak) eta gestio aurreratuen inguruan, esperientzi onen difusioa eta jardunaldiekin.
Eskualdeko enpresa industrialen eta gazteen arteko ezagupena eta elkartrukerako ekitaldi berri bat ere antolatuko da.
Hizpide izan dira, eskualdearen erakargarritasuna sustatzeko beharrezkoak diren baldintzak eta landu beharreko ekintza desberdinak. Ildo honetan, Goierri Valley, Goierriko industriaren indarra areagotzeko helburuz sortutako enpresa elkartearen esperientzia lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Enpresa Gunea osatzen duten enpresak gaur egun: Sarralle, Glual, Biele, Elkarmedia, Berritek, Arrieta, Ormola, Sidenor, Xubi, Tecnicur.