Iraurgi Berritzenek Turismo Teknikaria behar du

2020-05-13

Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza agentziak, Turismo Teknikaria behar du.

Funtzioak: Turismo arloko jardueratik sortzen diren beharrei erantzuna ematea bi esparrutan:

  • Turismo Bulegoa: Bisitarien harrera, arreta eta informazio zerbitzua.
  • Marketing turistikoa: Produktu turistikoen garapenean eta jomugaren sustapenean asistentzia teknikoa.

Ezinbestekoa:

  • Prestakuntza: Turismo Gradua, Historia, Humanitateak enpresa edota Humanitateak Komunikazioa / Turismoko Goi Mailako Zikloa.
  • Hizkuntzak: Euskara eta Gaztelera eta ondorengo bi hizkuntza hauetako bat menperatzea ezinbestekoa da: Ingelesa edota frantsesa.

Baloratuko dena:

  • Eskualdeko eskaintza turistikoaren ezagutza edukitzea (baliabide turistikoak eta establezimendu turistikoak).
  • Hizkuntzen ezaguera.
  • Eskaintzen den lan esparruan eskarmentua izatea.
  • Urola Erdiko eskualdean izatea bizilekua.

Kontratu mota eta iraupena: Aldi baterako. 7 hilabete.

Lanaldi mota: %75 lanaldia.

Ordutegia:

  • Asteartetik – Larunbatera: 10:00 – 14:00 eta 15:30 -18:30.
  • Igandeak: 10:00 – 14:00
  • Igande arratsaldeak eta astelehenak jai.

Aurreikusitako hasiera data: 2020/06/01eko astea.

Hautagaitzak aurkezteko epea: 2020/05/20.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia