Laneratze-gizarteratzeko proiektua abian da Urola Erdian zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen alde

2020-10-14

Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udalen babesarekin, eta eskualdeko 14 laneratze-gizarteratzeko eragileekin elkarlanean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko estrategia abian da Iraurgi Berritzen-en eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ElkarEkin programaren dirulaguntzarekin sustatutako “Urola Erdian ElkarEkinez Lanean” proiektuaren bidez.

IBek sustatutako UrolanEkin elkarlan dinamikari jarraipena emanez, urriak 13an ospatu da eskualdeko 14 laneratze eta gizarteratze eragileen arteko bilera on line formatoan, otsailean elkarren artean adostutako ekintza planaren baitan garatzen ari diren bost proiektuen egoera konpartitu eta aurrera begira emango diren pausoak adosteko.

Bertan azaldu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko ElkarEkin Programara aurkeztutako eskualdeko proiektuaren lan lerroak, zerbitzu sare integratua eta prestakuntza ibilbideak, jasotako diru laguntza, eta bide batez sustatuko diren hurrengo ekintzak:

  • Abian jarritako laneratze-gizarteratzeko prestakuntza ibilbide integratuak proiektuaren baitan eskualdean 45 pertsonak izango dute aukera partehartzeko. Prozesu piloto honen bitartez hiru ikastaro antolatu dira,bi dagoeneko abian dira Azpeitian,(oinarrizko konpetentziak ( CP0) eta Menpekotasuna (CP2)), eta urriak 19an Izarraitz Lanbide Heziketan hasiko den Soldadura ikastaroa.
  • Inklusio eragileen baliabideen mapa, eskeintzen diren zerbitzuekin, garatzeko lanketa abian da.
  • Udal eta lanbidek osaturiko batzordean, oinarrizko formakuntzaren eskaintza indartzeko apustua berretsi dute aurrera begira (Lanbide zihurtagiriak, alfabetizazioa eta oinarrizko prestakuntza).
  • Proiektu talde berria osatu da, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei harrera eta bidelagun plana sistematizatzeko eskualdeko eragileen artean.
  • Enpresen partehartzea inklusio sozialeko proiektuetan inplikatzeko helburuarekin sortuko da ere lan talde berria.

Datozen asteetan proiektu taldeak eta batzordeak adostu moduan, jarraituko dute proiektuen lanketarekin, eta ondoren sarearen bilkuran aurkeztuko dituzte emandako aurrerapausoak.
Eskerrik asko partehartzaile guztioi.

Eragile partehartzaileak: Lanbide, Azpeitia, Azkoitia eta Azpeitiko Udalen Gizarte Zerbitzuen Sailak, Zabaltzen Sartu, Izarraitz Lanbide Heziketa; Katealegaia; Gureak, Gurutz Gorria, KZ Gunea; Kalexka; EPA; Gazte Bulegoa.

{myFlickr}photoset_id=72157716419915278{/myFlickr}

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia