Iraurgi Lantzen S.Ak Enpresa Teknikaria behar du

2020-10-15

Iraurgi Lantzen S.Ak enpresako teknikariaren lanpostua bi urterako betetzea onartu du lehiaketa-oposizio libreko sistemaren bidez.

Honetarako, bete beharreko baldintzen artean, ezinbestekoa da: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Graduari, Enpresa Zientzia Graduari edo antzekoari dagokion unibertsitate-titulazioa izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, eta, euskarako 3. Hizkuntz eskakizuna – EGA- edo baliokidea izatea.

Instantziak/eskabideak, behar bezala beteta, Iraurgi Lantzen, S.A sozietate publikoaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, Azkoitiko Intsausti jauregian (Julio Urkijo etorbidea, 25), edo info@iraurgiberritzen.eus helbidean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hamabost (15) egun naturaleko epean. Dokumentazioa aurkezteko ordutegia: 09:00 – 14:00.

Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 

Eskaera Orria

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia