Urriak 20an, 2020ko Espainiako Itzuliaren lehen etapa ospatuko da, eskualdeko errepideetan aldaketak eraginez

2020-10-16

Espainiako Itzuliaren lehen etapa datorrren asteartea, urriak 20an izango da, eta 173 kilometroko ibilbidea izango du: Irun, Errenteria, Donostia, Hernani, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga, Legazpi, Oñati, Bergara eta Eibar.

Irteeera Irungo Ficoban izango da, 13:15tan, beraz, Zestoan 14:30, Azpeitian 14:45 eta Azkoitian 14:55 inguruan pasako dira txirrindulariak. GI-631 errepidea bi noranzkoetan moztuko denez 14:00ak aldera, eta Urola Erdiko enpresetako langileen irteera eta sarrerekin bat egiten duenez ordutegiak, ibilbide alternatiboak erabiltzea, eta, ahal den neurrian, lantokietara era mailakatuan sartzea gomendazen da. Behin txirrindulariak pasata, trafikoa normaltasunera itzuliko da.

Azpeitiko Udalaren oharra

Azkoitiko Udaleran oharra

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia