Ziurgabetasuna kudeatzeko eta hortik sendotuta ateratzeko gakoak izenpean, atzokoan, azaroak 5, 6. Kafe Tertulia ospatu zen. Hizlaria, Maria Diez coach-a izan zen eta egunerokoan, bai bizitza pertsonalean bai eta profesionalean, ere erabilgarriak diren gomendio eta aholkuak elkarbanatu zituen partehartzaileekin.
Ziurgabetasunaren nondik norakoak, eta gakoak diren elementuak landu ziren, emozioen eta razionaltasunaren arteko oreka, hemen eta oraina bizitzen ikasteko beharra, autokonfiantza, eta tarte bat ere izan zuten partehartzaileek hausnarketak egiteko. Saioa ariketa batekin amaitu zen eta bertan, bakoitzaren esentzia ezagutzeko balio izan zuen.
Bertaratuak, oso gustora egon ziren eta etxetik aritu zirenak ere bai, izan ere, atzoko Kafe Tertuliak izan zituen berezitasunetan, bata partehartzea izan zen, bi formatutan (online – presentziala) eta bestea kaferik eza. Baina ondo ikasi zuten moduan, etorkizunera begira egon gabe, hemen eta oraina disfrutatu zuten.
Hemendik 6 hilabetera berriro bilduko dira, beste gai baten inguruan, parte hartzera gonbidatzen direlarik. Egin KLINK, klink.eus orrian.