14 enpresak parte hartu dute, Iraurgi Berritzen-ek, ZIURrekin lankidetzan Martxoak 3an antolatutako bigarren Zibersegurtasun Gosariak: Ikasiz 4.0ean bertan jorratu diren gaiak hauek izanik:
- Zibersegurtasun industrialeko mitoak.
- Industriako Mehatxuak.
- Zibersegurtasun funtzioaren gida.
- Nola lerrokatu enpresa-estrategia zibersegurtasunarekin.
- Kontraneurriak, nondik hasiko naiz?
Parte hartu duten enpresek oso positibotzat jo dute zibersegurtasunera bideratutako horrelako saioak egitea, enpresa txiki eta ertain guztiek gaur egun behar dituzten joerekin eta beharrekin oso bat datozenak; izan ere, ETE guztiek uste dute oso interesgarria dela gai horretan trebatzen jarraitzea. Saioaren bideoa esteka honetan dago eskuragarri.
Jardunaldian jakinarazi da, halaber, eskualdeko hainbat enpresek dagoeneko egina dutela “Zibersegurtasun industrialaren autodiagnostikoa”, eta enpresa txiki eta ertain guztiak animatzen dira, onura hauek ekar diezazkiekeelako:
- Heldutasun-maila identifikatzea, ICS segurtasunaren kudeaketaren abiapuntu gisa.
- Lehen ICS ekintza-plana ezartzea.
- ICS kalifiakzio ibilbide baten ezarpena, hainbat abiadura desberdinetan.
- Egiaztapen-prozesuen aurretik laguntzea.
- Segurtasun neurrien eta ICS ontrolen ezarpenaren erreferentzia.
Horretarako, esteka hauen bidez sar daitezke.
Hurrengo pausoei dagokienez, datorren jardunaldia apirilean egingo da, aurrez aurre, Donostiako ZIUR egoitzan (egoerak hala ahalbidetzen badu), Zibersegurtasun industrialeko laborategia in situ bisitatuz.
Gainera, aurten beste 2 saio egingo dira, dagoeneko agendan daudenak:
- 2021eko Ekaina: ” 3. Saioa: Sareen segmentazioa”.
- 2021eko Urria: “4. Saioa: Besteak: CISOS, CAPACITACIÓN, CESO, IOT LCOUD SOC OT, ETC…”