“Nola garatu enpresaren talentu marka erakargarria?” izan dute hizpide enpresek Ikasiz Programan ospatu den lehen jardunaldian

2021-03-04

Enpresa Guneak identifikatutako proposamenei erantzunez, Ikasiz Programaren lehen jardunaldiari eman zaio hasiera martxoak 3an, enpresen talentu marka garatzeko dauden ezagutza, aukera eta esperientziak konpartituz.

Bertan eskualdeko, 10 enpresetako 12 ordezkarik hartu dute parte: Domusa Coop, Sarralle Group, Ukabi, Elkarmedia, Lan Mobel, Biele, Sidenor, Astigarraga Kit line, Talleres Arrieta, eta IBko lan taldea.

Jardunaldian Mondragon Unibertsitateko Begoña Echaburu, (#Mtalent Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoaren Koordinazioa); Domusa Koop-eko Giza Baliabide eta finantzatako arduraduna den Maria Dominguez eta Sarralle Group-eko Arritxu Zubizarretaren eskutik partekatu dira proiektu eta enpresen esperientziak marka talentuaren garapenean.

Enpresaren marka talentua garatzeko garaian, beharrezkoak diren hausnarketa estrategikoa eta metodologia aztertzeko aukera eskeini du lan bilerak, eta prozesu hauek nola aplikatu daitezkeen enpresa industrial baten eremuan. Besteak beste konpartitu dira: giza baliabide eta marketing arteko elkarlana, pertsonen balio proposamenaren definizioa, perfil klabeen identifikazioa, enpresako langileekin hausnarketa, barne eta kanpo komunikaziorako ekintzak etab..

Enpresen arteko elkarrizketan, galderak eta ekarpenak egiteko aukera izan dute partehartzaileek eta oso balorazio positiboa jaso da, talentuaren gaia garatzen jarraitzeko interesa azalduz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia