Urola Erdian, 2022ko Apirilean, azken hilabeteetako bilakaera baikorrari eutsiz, 1.228 langabetu zenbatu dira. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren datuen arabera, 2022ko Apirilean iaz hilabete berean baina 88 langabetu gutxiago zenbatu dira eskualdean.
Aldiz, Urola Erdiko langabezia indizea (Iraurgi Berritzenen estimazioaren arabera), %7,7-an kokatu da, %6,1 gizonezkoetan eta %9,5 emakumezkoetan. Gauzak honela, eskualdeko langabezia indizea, Gipuzkoakoa (%8,7) baina puntu bat txikiagoa da.
Lan Merkatuaren bilakaera positiboa
Era berean, lan merkatuak urteko lehen hiruhilekoan izan duen bilakaerari erreparatuz gero, oro har, adierazle ezberdinetan bilakaera positiboa ikus daiteke. Besteak beste, honako puntuak azpimarratu daitezke:
- Urola Erdian zenbatutako afiliazio kopuruari dagokionean, bilakaera positiboa erregistratu da urteko lehen hiruhilabetean. Oro har, 2022ko Martxoan 13.157 afiliatu zenbatu dira eskualdean. Azken hilabeteetan erregistratu den bilakaera positiboari esker, iaz baina 742 afiliatu gehiago zenbatu dira eskualdean, %6,0ko hazkundea. Igoera hau, batez ere, industrian eta zerbitzu sektoreetan eman da.
- Kontratuei erreparatuz gero, eskualdean urteko lehen hiruhilekoan zenbatutako kontratu kopurua iaz epe berean zenbatutakoa baina %8,4 handiagoa da, guztira 1.668 kontratu. Kontratuen % 35,2 industriara bideratu da eta kontratuen %59,1 berriz zerbitzuen sektorera.
- Dirusarrerak Bermatzeko Expedienteei (DBE) dagokionean, urteko lehen hiruhilekoan zenbatutako expediente kopuruak beheranzko joera erregistratu du eta 549 expediente zenbatu dira, iaz hilabete berean baina 37 eskaera gutxiago.
- Amaitzeko, eskualdean, urteko lehen hiruhilekoaren amaieran indarrean Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expediente (ABEEE) bakarra zenbatu da. Expediente honek, guztira, 44 langileri eragiten dio (39 gizon eta 5 emakume) eta ekoizpen arrazoiak argudiatu ditu.
Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko errealitate sozioekonomikoa arretaz aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak uneko beharretara egokitzeko asmoarekin.