Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, Maiatzaren 16tik 24ra Bidelan programaren 7. edizioa garatu da eta bertan Urola Erdiko Eskualdeko 8 emakume eta gizona bat hartu dute parte. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dira partaide bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko.
Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izan dira bertan:
- Lehen sektoretik Olatz Lacomba (Urkome)
- Industria sektoretik Nerea Filgueira (Elmubas)
- Ekintzailetzatik Alazne Larrañaga eta Ione Eizaguirre (Iraurgi Berritzen)
- Menpekotasun eta 3. adinetik Irati eta Jone (Mugat)
- Prestakuntza arlotik Iñigo Azkue – Bisita gidatua Izarraitz Lanbide Heziketa zentroaren instalazioetara
Partaideek oso balorazio positiboa egin dute ikastaroaz eta bisitez, oso informazio baliagarria jaso baitute lan bakoitzean eskatzen den profil motari buruz. Programa honen helburua pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea izan da eta, oraingoz, partaide batzuek interesa agertu dute mendekotasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioaren ziurtagirian prestatzeko, soldadura eta informatika ikastaroren batean, eta partaidetako bat ostalaritzan hasi da lanean.