Ignaziotar Lurraldea 360º Plataforma Interaktiboaren aurkezpena Gipuzkoa Foru Aldundian

2022-06-02

Iraurgi Berritzen-ek Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailarekin elkarlanean digitalizazioaren esparruko proiektu hau garatu du.

Bost ondare leku elkar lotuta ibilibide turistiko – kultural interaktibo bat sortu da, erabiltzailea, ikuspegi berritzaile batetik abiatuta, bisita birtual inmertsiboak egitera ahalbidetuko duena.

Ignaziotar Urtearen testuinguruan sortu zen egitasmo hau garatzeko aukera, eta Iraurgi Berritzen-ek lideratuta hainbat erakunde elkarlanean jardu dira Ignaziotar urteko ospakizunetatik haratago iraungo duen proiektu anbizioso hau garatzen.

Horren erakusle egitasmoaren aurkezpenean parte hartu dutenak Iker Goiria Gipuzkoako Turismo Zuzendaria, Nagore Alkorta Iraurgi Berritzen-eko Lehendakaria, Ignacio Echarte Loiolako Santutegiko arduradun nagusia, Jesus Mugica Landa Iraurgi Berritzen-eko Turismo Arloko Koordinatzailea eta Uxue Montero proiekktua garatu duen Emovere digital enpresako arduraruna izan dira.

www.ignaziotarlurraldea360º.com eta www.urolaturismoa.eus orrialdeetatik du sarbidea.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia