Irailak 27an bildu da bailarako 5 ikastetxeetako Zuzendariek osatzen duten Hezkuntza Gunea. Bileraren helburua, 2022/23 lehentasunak partekatu eta ikasturtean zehar garatuko diren proiektuen plangintza adostea izan da.
Amankomunean adostutako lan ildoen artean:
- IKASIZ lan lerroaren jarraipena. “Kudeaketa Ereduak Ikastetzxeetan” Sentsibilizazio nahiz kapazitaziora bideratura espazio kolektibo zein banakakoen sorrera.
- Ikastetxeak Saretzen proiektua (IB Harremanak). Ikastetxeen eta eskualdeko eragile desberdinen arteko harremanak indartzera bideratutako dinamika eta espazioak sortzea. Harreman dinamika berrien identifikazioa.
- Martxan diren proiektuen kontsolidazioa eta hobekuntza: Elkarrekin Eraikitzen, Gerolan Orientazioa, Steam Urola Erdian eta Izan Ekintzaile.
Urtean 3 aldiz biltzen da lan taldea, ikuspegi estrategikotik lehentasunak adostu, dagozkion balorazioak egin eta erabaki klabeak hartuz.
Proiektu bakoitzaren jarraipen operatiboa, ikastetxe bakoitzak proiektu bakoitzari lotutako proeiktu lider desberdinek osatzen dituzten lan taldeen bidez artikulatzen da.