Zerbitzuen helburua eskualdean dauden lan eskaintzen inguruan informazioa ematea, lan bilaketa aktiboan laguntzea eta orientazio pertsonalizatua ematea da. Langabezian edo egoera horretan gelditzeko arriskuan dauden pertsonei, edota enplegua hobetu nahian lan bila dabiltzanei zuzentzen dira zerbitzuak eta doakoak dira.
Eskaintzen diren zerbitzuak honakoak dira:
- Enplegu Zentroa: herritarrei eskualdean dauden lan eskaintzen inguruan informazioa eskaintzea eta lan bilaketa aktiboan laguntzea lan eskaintza horietan izena ematen lagunduz.
- Orientazio Zerbitzua: lan bila dabiltzan eskualdeko herritarrei laguntza pertsonalizatua ematea enplegagarritasuna eta prestakuntza eskaintza hobetzeko. Honetaz gain laguntza eskaintzen da besteak beste, kurrikuluma, lan bilaketarako iturriak , …
Zailtasun egoerak dituzten persona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko helburuz, konpetentzia teknikoak, oinarrizkoak eta lanbide ziurtagiriak lortzera bideratuko diren ikastaroei dagokienez berriz, aurten ematea aurreikusten diren ikastaroak hauek izango dira:
Azkoitian:
- Oinarrizko gaitasunak 2. Maila (240 ordu). Gaztelania eta matematikako ikastaroa. Abendua – Martxoa.
Azpeitian:
- Oinarrizko gaitasunak 2. Maila (240 ordu). Gaztelania eta matematikako ikastaroa. Abendua – Martxoa.
- Laneratzeko prestakuntza tailerra – Eraikuntza (Teorikoa eta praktikoa) (500 ordu). Urria – Apirila.
Bestalde gogorarazi baita ere, Urola Erdiko enpresen lan eskaintzak, praktikak eta karrera amaierako proiektuak kudeatzen dihardugula momentu oro, eta esteka honetan daudela ikusgai indarrean dauden lan eskaintzak: https://www.urolanprest.eus/enplegua/enpresen-lan-eskaintzak