Ezagutu zure enpresaren berrikuntza maila, eta jaso berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko konponbide eta laguntzak

2022-10-05

Innobasquek (Berrikuntzaren Euskal Agentzia), beste erakunde batzuekin lankidetzan, horien artean Iraurgi Berritzen, Profil Espreseko diagnostiko-tresna bat jarri du martxan, EAEko ETEek berrikuntza-maila ezagutzeko eta, aldi berean, enpresaren berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzeko irtenbideak eta laguntzak jasotzeko aukera izan dezaten.

Diagnostikoa 21 galderaz osatuta dago, enpresaren berrikuntza maila modu azkar eta arin batean aztertzeko helburuarekin. Galdetegia amaitzean, enpresek berehala jasoko dituzte berrikuntzari laguntzeko euskal ekosistema osatzen duten eragileetan eskuragarri dauden oinarrizko gomendio eta irtenbideak, berrikuntzatik beren beharrei eta erronkei erantzuteko.

Hain zuzen, berrikuntzako profilen bidez, enpresek momentuan txosten oso bat jasoko dute. Txosten horretan, indarguneak eta berrikuntzako hobekuntza-puntuak identifikatuko dira, nola eta zertan hobetu daitezkeen adierazita.

Iraurgi Berritzen-etik, eskualdeko enpresei lagunduko diegu, bai berrikuntza-diagnostikoarekin, bai diagnostiko horren ondorioz sortutako aukerak, proiektuak, diru laguntzak, ekintzak… aztertzen eta bideratzen.

Horretarako, ondorengo esteka erabili dezakezu: https://profilak.innobasque.eus/escucha/registro?origin=agente&agent=48

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia