Ikasleengan ekintzailetza sustatzea helburu duen “Izan Ekintzaile!” proiekturako hobekuntzak adostu dira

2022-10-18

Urriak 11 asteartean, 2022/23 ikasturtean Izan Ekintzaile proiektua garatzeaz arduratuko den irakasleen lan taldea bildu da ikasturteko plangintza adostu eta iaz ikasturte amaieran adostutako hobekuntzak lantzeko.

“Izan Ekintzaile!” proiektuan DBH eta batxilergoko ikasleek hartzen dute parte eta bi dira bere helburu nagusiak. Batetik, ikasleei eskualdeko ekintzailetza jardueraren berri ematen da eta bestetik, berriz, eskualdeko ekintzaile errealak ikasgelara hurbiltzen dira heuren esperientzia ikasleekin elkarbanatzera.

Aurtengo ikasturterako adostu dien hobekuntzen artean, bi bereiz daitezke. Lehenik eta behin, proiektuaren denboralizazioan zenbait aldaketa egitea adostu da eta bestetik, berriz, landuko diren eduki eta materialetan zenbait doikuntza egin dira.

2022/23 ikasturtean eskualdeko hiru ikastetxeetan aplikatuko da proiektua eta ikasleekin lehen lan saioak azaroan hastea aurreikusten da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia