IB Sareko 13 enpresa elkarrekin aurrera begirako lan ildoak adosten

2022-10-20

Iraurgi Berritzenen gobernantza-ereduaren baitan, Urriak 20an Azkoitiko Abaraxka Aterpetxean ospatu da Urola Erdiko Enpresa Gunearen urteko hirugarren lan bilera.

Bertan, gaur egun Gunea osatzen duten eskualdeko enpresetako ordezkariez gain, Gune honetako kide izan diren ordezkariek ere parte hartu dute, 13 enpresa denera.

Bilera hasieran Enpresa Guneari dagokion ikuspegi estrategikoaren inguruko hausnarketa partekatu bat egin da enpresekin.

Ondoren, operatiba ikuspegitik, 2021-2022ko ekintza plana eta honen exekuzioa izan dituzte aztergai, landutako lan lerroen inguruko hausnarketa kolektiboa bilatuz. Dinamika, 5 txokoren baitan egituratu da, martxan diren lan lerroen arabera antolatuta. Bertan hauen helburu, erronka, parte hartze kopuru edo eta bestelako datu esanguratsuen inguruan eztabaidatu dute.

Bukatzeko, aurrez jaso duten informazioa oinarri hartuz, 2023-24rako ekintza planaren lan ildo nagusiak elkarrekin definitu dituzte. Martxan direnak indartu eta egungo erronka zehatzen inguruan zentratu delarik hausnarketaren ondorioa.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia