Ikasleen orientazio hausnarketetan sakontzen

2022-10-27

Urola BHI ikastetxean, batxiler bi mailako ikasleen orientazio ekintzen baitan, 3 ikasgelarekin hausnarketa saioak egin dira. Lan saio hauen helburua, ikasleak euren etorkizun profesionalaz zein pertsonalaz hausnartzearen garrantziaz sentsibilizatzea izan da.

IB Hezkuntza markoan, datozen hilabeteetan, antzeko saioak gauzatuko dira eskualdeko beste ikastetxeetako ikasleekin ere GEROLAN proiektua medio. Lan saio hauek, DBH4 nahiz Batxiler bi mailako ikasleetara bideratzen dira.

Proiektu honek Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko bost ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean garatzen da. Ekimenaren helburu nagusia ikastetxeetako orientazio plana indartzea da eta horretarako lankidetzan hainbat ekintza lantzen dira. Besteak beste, ikastetxeetan ospatzen diren sentsibilizazio saioak edo ikasleek dituzten interesen arabera eragile desberdinetara antolatzen diren bisitak azpimarratu daitezke.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia