Elkar-Ekin Lanean, Urola Erdian gizarte bazterkeria edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze proiektu estrategikoaren baitan, laneratzeko eraikuntza tailer teoriko-praktikoa martxan da

2022-11-28

Gaur, Azaroak 28, eman zaio hasera, eskualdeko langabetuei zuzenduriko Laneratzeko prestakuntza – Eraikuntza tailerrari.

13 pertsona langabetuk hartuko dute parte, gaur hasi eta 2023ko maiatza arte, guztira 500 orduko iraupena izango duen prestakuntza teoriko-praktikoan.

Prestakuntza hau, Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik lantzen ari den “Urola Erdian ElkarEkin Erginez III – UE3” proiektuaren baitan kokatzen da.

Proiektu honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz. Honen bitartez, pertsonei gaitasun profesionalak (IGELTSERITZA / ITURGINTZA / ELEKTRIZITATEA) eta soziolaboralak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera eskainiko zaie, beren gizarte- eta lan-egoera hobetzeko, prestakuntza- eta lan-prozesuak osatuz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia