Eskualdeko enpresak Ekonomia Zirkularraren esparruan landutako proiektuaren ikaskuntzak eta lortutako emaitzak partekatzen

2022-12-01

Gaur, Abenduak 2, “Urola Erdiko ETEetan Ekonomia Zirkularra bultzatuz” proiektuan parte hartu duten eskualdeko 6 enpresen arteko saio kolektiboa ospatu da Azpeitiko Basazabal Jauregian.

Bertan parte hartu dute baita ere, proiektuaren garapenean bidelagun izan diren B+I Strategy-ko adituak, eta Ihobe-ko ordezkariak, proiektua finantzatu duen erakundea.

Proiektu honi, martxoak 23an ospatu zen lan saioaren bitartez eman zitzaion hasiera. Eskualdeko makineria eta ekipoen sektoreko ETEei zuzendu da, eta Eraldaketa Ekologikoan edota Ekonomia Zirkularraren baitan pauso berriak emateko asmoz martxan jarri du. Helburu nagusia honakoa izan da: Ekonomia Zirkularrari lotutako aukera eta merkatu-nitxo berriak identifikatu, baloratu eta lehenestea, eta aukera horiek bultzatzeko enpresako ekintza-plan indibidualak sortzea.

Gaurko lan saioan, prozesuaren inguruko ebaluazio orokorra egin ondoren, enpresa bakoitzak ikasi duenaren inguruan aritu dira: nola landu den prozesua, erabili den metodologia, zer ikasi duten, enpresen barneko taldeen parte hartzea, non izan dituzten oztopo nagusiak, … Ondoren hauteman diren aukera garrantzitsu edo lehentasunezkoenen balorazioa egin dute. Bukatzeko, IHOBEren eskutik, enpresa bakoitzak definitutako ibilbide-orria aurrera eramateko erakundeak eskaintzen dituen tresnak eta laguntzak ezagutu ahal izan dituzte, eztabaida eta elkarrizketarako tarte bat ere izan dutelarik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia