Merkataritza guneko eragileen elkarlanaren ondorioetako bat izan da, Azkoitiko Udalak lortu duen dirulaguntza Azoka Plaza eraberritzeko eta merkataritza suspertzeko

2022-12-14

Azkoitiko Udalak 1.362.949,60 euroko dirulaguntza lortu du Europako Next Generation funtsetatik, azoka plaza eta herriko merkataritza biziberritzeko.

Ebazpena behin betikoa da eta hamar eguneko epea irekiko da alegazioak aurkezteko. Behin alegazioak aztertuta, behin betiko ebazpena emango da.

Iraurgi Berritzen, Dendartean, Herrixen eta Urkomeren laguntzarekin, Udalak 1.703.688,55 euroko proiektu proposamena aurkeztu zuen dirulaguntza eskaera egiteko. Aurreikusten diren jarduera nagusien artean, honako hauek daude: Azoka Plazaren biziberritzea, bertako eta bertara iristeko irisgarritasunaren hobekuntza (Floreagako bigarren igogailua barne), ekipamenduen eta guneen egokitzapena, bilketa-puntu adimendunak ipintzea, produktu-banaketaren optimizazioa, sektorearen digitalizazioa, edota salmenta-prozesuaren hobekuntza teknologia berriak txertatuz.

Duela urte batzuetatik tokiko merkataritza egiturazko krisia ari da jasaten, eta egoerari aurre egiteko, ezinebestekoa da sustatzea, besteak beste, banaketa-kanalen lehiakortasuna, berrikuntza, modernizazioa eta digitalizazioa. Horrekin batera, erronkak dira Azkoitiko saltokietan eta merkatuan kontsumitzaileen kopurua handitzea, eta merkataritza-eskaintzarekiko eta tokiko produktuarekiko sentsibilizazioa eta hurbilketa areagotzea.

Emandako laguntza Next Generation funtsetatik dator. Funts hori Europako Kontseiluak adostu zuen, Covid krisiaren osteko larrialdi-neurri gisa, babes ekonomikoa emateko Europar Batasuneko herrialdeei.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia