Abenduak zehar, Gerolan proiektuaren baitan, saio ezberdinak ospatu dira Azkoitia BHI eta Ikasberrin. Saio hauetan, guztira, bigarren batxilergoko 100 ikasle baino gehiagok hartu dute parte.
Saio hauen bidez, Eta orain, non eta nola emango diet jarraipena nire ikasketei?”, “Non ikusten naiz bost urte barru?” galderak abiapuntutzat hartuta, ikaslea, bere etorkizun profesionalari zein pertsonalari buruz hausnartzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi izan da dinamika ezberdinen bidez. Honetaz gain, ikasleen hausnarketa-prozesuari jarraipena eman eta sortu zaizkien galdera zehatzei erantzun zaie, baita eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri eman ere.
Gerolan proiektuak ikastetxeetako orientazio-plana indartzea du xede eta eskualdeko bost ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean garatzen da.