Gaur, ostirala, abenduak 16, gaur egun enpresa, hezkuntza, enplegu eta udalen elkarlan guneetako ordezkariek osatzen IB Sarearen Kudeaketa Kontseiluak urteko azken Topagunea ospatu du Azkoitiko Intsausti Jauregian.
Kontseiluaren helburua, bailararen garapen sozioekonomikorako proiektu estrategikoak erabaki eta garatzea da, elkarlana eta estrategia konpartitu baten bitartez, IBren lankidetzazko gobernantza ereduaren baitan.
Hasieran, pasa den Azaroak 24an ospatu zen IB Sarearen XX. Topaketen ekitaldia izan dute hizpide, positiboki baloratu dutelarik.
Ondoren, Iraurgi Berritzenek bultzatuta, eskualdea erakargarri bihurtzeko helburuz, azken hilabeteetan eskualdeko eragile ezberdinekin elkarlanean landu den hausnarketa estrategikotik aterako ekintza planari heldu diote, datozen bost urteetan kontseilu honen ardurapean izango diren helburu estrategikoak, lan lerroak eta ekintzak aztertuz.
Bilerarekin jarraituz, IB Sarearen Kudeaketa Kontseiluaren egitura berria aurkeztu da, datorren urtetik aurrera, eragile sozioekonomiko guztien ordezkaritza jasoko duen organoa izango dela berretsiz. Hau da eskualdeko enpresa, ikastetxe, enplegu eragile eta udaletako ordezkaritza izateaz gain, kontseilu honek ekintzailetza, turismo eta merkataritzako eragileen ordezkaritza ere izatea aurreikusten da.
Honetaz gain kontseiluaren rol berria ere izan dute hizpide: lan dinamika, funtzioak, …
Otsailean bilduko da Kontseilu berria eta helburu eta funtzioak adostuko dira, Hausnarketa Estrategikotik ondorioztatutako proiektuen garapeneko proiektu taldeak definituz.