2022an, Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza jardueran antzemandako tendentziak

2023-04-28

Unibertsitateko ikasketak dituzten ekintzaileen tasa igo egin da.

Egitasmo berriak lantzen dituzten ekintzaile eta ekintzaile taldeen %46-ak unibertsitateko ikasketak dituzte, azken urteetan goranzko joera nabarmendu delarik. Jasotako kontsulta guztien artean, ekiteko interesa aurkeztu dutenen adin tartea 25-45 urte bitartean kokatzen da, jasotako kontsulten %62a hain zuzen ere.

Eskualdatze kasuak goranzko joera erakutsi dute, batiz bat txikizkako merkataritzan.

Guztira, sortutako jarduera ekonomiko guztietatik eskualdatzeak egitasmoen %20 izan dira. Kasu guztiak zerbitzuetako jardueran eman dira, txikizkako merkataritzan izanik kasu gehien eman diren jarduera.

Ostalaritza establezimendu berrien irekieren jaitsiera nabarmendu da.

Ostalaritza establezimeduen irekiera jaisten joan da, pandemia aurretik sortutako enpresen %40-a ziren eta 2022 urtean %4ra jaitsi da. Txikizkako merkataritza berrien irekierak antzera mantendu dira eta hauetatik ia erdiak eskualdatzeak izan dira. Industri jardueran, artisau jarduerak gailendu dira, hala nola, bitxigintza eta ehungintza alorrekoak.

Ekintzaileen gehiengoak banaka ekitea erabakitzen dute.

Sortutako egitasmoen %80 baino gehiago banakako egitasmoak dira eta hortik %96-a banakako enpresari (autonomo) gisa jartzen da. Taldean ekiten duenetatik, badira ekonomia sozialeko forma juridikoa hautatzen dutenak beren egitasmoa martxan jartzeko. 2022ko urtean sozietate laboral bat sortu da eta azken, 4 urteetan 4 kooperatiba sortu dira.

Ekintzaileek egiten duten inbertsioan beherako tendentzia nabarmendu da.

Azken urteetan, ekintzaileek batazbeste egiten duten inbertsioa beheranzko joera ari da erakusten, aurten batazbesteko inbertsioa 11.000€tako izan delarik egitasmoko.

Jarraian, ekintzailetza zerbitzuko datu esanguratsuenak eta bideoan datuak xehetasun gehiagorekin ikus daitezke.

  • 89 ekintzaile artatuak
  • 44 egitasmo landuak
  • 28 enpresa sortu dira
  • 32 enplegu sortu dira
  • 310.201 € ekintzaileek guztira inbertitutakoa

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia