Langabezia egonkor Urola Erdian 2022 amaieran

2023-01-31

Urola Erdian, 2022ko Abendua amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.227 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Azken hilabeteetan arlo sozioekonomikoan bizi den ziurgabetasun egoeraren aurrean eskualdeko langabeziak egonkor jarraitzen du eta iaz hilabete berean baino 17 langabetu gutxiago zenbatu dira.

Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea urte amaieran %7,7-an kokatu da. Aldiz, Abendua amaieran, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizea %8,3 eta %10,3 da hurrenez hurren, bi kasuetan Urola Erdiko indizea baino altuagoak.

Eskualdeako langabezia indizeari erreparatuz gero generoaren arabera, %6,2 da gizonezkoen indizea eta %9,4 emakumezkoen indizea. Abendua amaieran, emakumeen langabezia indizea beraz, gizonezkoena baino 3 puntu handiagoa da. Gipuzkoa eta EAE-n ere bi generoen artean 3 puntu inguruko arrakala ikus daiteke.

Lan Merkatuko adierazleetan bilakaera ezberdinak erregistratu dira

Urteko azken hiruhilekoari dagokionean, lan merkatuko adierazle ezberdinetan bilakaera ezberdinak hauteman dira. Besteak beste, honako puntuak azpimarratu daitezke:

  • Urola Erdian zenbatutako afiliazio kopuruari dagokionean bilakaera positiboa ikus daiteke. Izan ere, Abendua amaieran 13.150 afiliatu zenbatu dira eskualdean, iaz hilabete berean baino %2,7 gehiago. Epe berean, Gipuzkoa eta EAEn %0,8 eta %1,3ko hazkundea erregistratu da, eskualdean erregistartu den hazkundea baino nabarmen motelagoa. Azken urtebetean eskualdeko afiliazioetan eman den hazkundea batez ere industriari esker izan da. 2022ko Abendua amaieran, Urola Erdian zenbatu daitezken afiliatuen %43,6 industria sektoreari dagokio.
  • Kontratuen bilakaerari dagokionean 2022-ko azken hiruhilekoan 1.302 kontratu zenbatu dira Urola Erdian, iaz hiruhileko berean baino %19,9 gutxiago. Kontratuen gehiengoa zerbitzuetan kontzentratu da, kontratu guztien %66,8 hain zuzen ere. Bestalde, hiruhilekoan erregistratu diren kontratuen %28,1 bideratu dira industria sektorera. Era berean, hiruhilekoan zenbatu diren kontratu guztien %62,7 aldi baterakoak izan dira.
  • Dirusarrerak Bermatzeko Expedienteei (DBE) dagokionean, Urola Erdian zenbatutako expediente kopurua urteko azken hiruhilekoan hazi egin den arren, iaz hilabete berean baino 7 expediente gutxiago zenbatu dira, guztira 532 expediente.
  • Amaitzeko, eskualdean, urte amaieran indarrean 3 Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expediente (ABEEE) zenbatu dira. Expediente hauek, guztira, 52 langileri eragiten die.

Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko adierazle sozioekonomikoen bilakaera aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak unean-unekoko beharretara egokitzeko asmoarekin.

LanMerkatua_Radiografia_2022-4H.png

 

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia