Digitalizazioa eta Pertsonen Kudeaketa hizpide lehen seihilekoan

2023-02-03

Klink Bidek, eskualdeko ekintzaile eta enpresa txikiei formakuntza eskaintzea du helburu, Urkome eta Iraurgi Berritzenek sustatutako Klink (ekintzailetza sustatzeko gunea) egitasmoaren baitan kokatzen den lan lerroa delarik.

Klink Bideren baitan, 2023ko lehen seihileko formakuntza eskaintza aurkezten da. Eskaintza honen ardatzak 2 izango dira, digitalizazaioa eta pertsonen kudeaketa. Prestakuntza eskaintza, gure eskualdeko ekintzaile, merkatari, zerbitzu eta eraikuntzako enpresa txikiei bideratua dago.

Digitalizazioaren eremuan, Whatsapp Business, Fakturabai, eta Sare Sozialak (Facebook – Instagram) landuko dira eta pertsonen kudeaketaren eremuan, langile baten kontratazioak dituen betebehar eta eskubideen inguruko formakuntza eskainiko da.

Formakuntzak, eguerdiko ordutegian eskainiko dira eta lekuak aldakorrak izango dira hilabete batetik bestera, Basazabal eta Intsaustiren artean.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia