Gaur otsailak 7, IB Hezkuntza markoan Ikastetxeen Gunea-ko lan bilera ospatu da.
Lan bileraren helburua urtero moduan, ikasturte hasieran lehenetsitako lan ildo amankomunen jarraipena egin eta dagozkion balorazioak zein egokitzapenak egitea izan da.
Amankomunean adostutako lan ildoen artean:
- IKASIZ lan lerroaren jarraipena. “Kudeaketa Ereduak Ikastetxeetan” Sentsibilizazio nahiz kapazitaziora bideratura espazio kolektibo zein banakakoen sorrera.
- Ikastetxeak Saretzen proiektua (IB Harremanak). Ikastetxeen eta eskualdeko eragile desberdinen arteko harremanak indartzera bideratutako dinamika eta espazioak sortzea. Harreman dinamika berrien identifikazioa.
- Martxan diren proiektuen kontsolidazioa eta hobekuntza:
- Elkarrekin Eraikitzen (Ikasleek eskualdeko eragile sozioekonomikoekin harreman zuzenak, elkarrizketak).
- STEAM Urola Erdian (Zientzia eta Teknologia proiektuen garapena, STEAM profesionalekin harremanak sustatuz).
- Gerolan Orientazioa proiektua (Ikastetxeetako orientazio planak aberastu; orientazio ekintza eta bisita zehatzak garatuz eragile ordezkari desberdinekin).
- Izan Ekintzaile proiektua (Ekintzailetasunaren oinarrizko kontzeptuak landu ikasleekin, ekintzaile errealekin harremanak sustatuz).
Proiektu bakoitzaren jarraipen operatiboa, ikastetxe bakoitzak proiektu bakoitzari lotutako proiektu lider desberdinek osatzen dituzten lan taldeen bidez artikulatzen da.