Eskualdeko enpresetako IT Arduradunen Lan Taldea ziberintzidentzia baten simulazio praktikoa lantzen

2023-02-09

ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa- rekin lankidetzan zibersegurtasun industrialaren inguruan eta eskualdeko IT profilei zuzenduta adostutako plangintzari dagokionez, gaur, Otsailak 9, Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da lan saioa.

Bertan bildu dira, eskualdeko 12 industria enpresako Informazio eta Komunikazio teknologien (IKT) arduradunak.

Gaurko saioa, “Krisiaren kudeaketa: Zer egin zibersegurtasun intzidentzia baten aurrean?” izenburupean izan da. Partehartzaileek, ZIUR-eko adituen eskutik, role playing-aren bidez, ziberintzidentzia baten simulazio praktikoa landu dute, honelako egoera bati aurre nola egin, krisi egoera baten kudeaketa, krisi egoera kudeatzeko batzordearen sorrera, zibersegurtasuneko intzidentzia baten aurrean kudeatu beharreko funtsezko puntuak ezagutzeko aukera izan dute. Eztabaida eta esperientzien elkartrukerako tartea ere izan da.

Maiatzean “Zibersegurtasun arloko ziurtagiriak eta gaur egun gehien erabiltzen diren araudiak” lan saioa ospatzea aurreikusten da.

Lan saio hauen bidez, zibersegurtasun arloan egon daitezken joera teknologikoen berri emateaz gain, eskualdeko enpresak arlo honetan garatzen ari diren ezagutza, proiektu nahiz praktika onak partekatzea lortu nahi da.

Guzti honen ondorioz, 2022an ZIUR-en eskutik lantzen ari diren programen baitan, eskualdeko 11 enpresetan 18 proiektu landu dira. Batetik phishing erasoen aurrean kontzientziatzeko eta formatzeko “Spear Phishing” proiektua landu da. Bestetik eraso-agertoki edo -bektore espezifiko batzuen aurrean gaur egun dagoen arrisku-egoera ebaluatu, eta honako hauetarako behar diren datuak lortu ahal izateko “Breach and Attack Simulation”proiektua landu da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia