Gaur egun lan merkatua bizitzen ari den egoera aldakorra eta datorren erronka demografiko dela eta, eskualdeko enpresek atzerritarren kontrataziorako oinarrizko legedia ezagutzeko interesa edo beharra izan dezaketela antzeman da IBtik.
Horretarako BILTZEN -Gizarteratzea eta kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua-rekin elkarlanean, aholkuraritza zerbitzua eskaintzen da, atzerritarren kontratazioa (atzerritartasunari buruzko, oinarrizko kontzeptuak, atzerritarren eskubide eta betebeharrak, lan egoitza eta baimenak, baimenen berritzea), atzerritartasunaren esparru juridikoari buruzko hurbilketa eta ezagutza ahalbidetzeko oinarrizko tresnak ezagutzera emanez.
Harremanetarako deitu zenbaki honetara: 688 759 590 (Maialen).