Klink Guneren baitan, Martxoaren 22an, aurtengo lehendabiziko kafe tertulia ospatu genuen.
Bertan landuriko gaia, denboraren kudeaketa gure egunerokoan izan zen. Hizlaria, Maria Diez izan genuen eta bertaratuei, hainbat erreminta eta gomendio eman zizkien, denbora lapurrak identifikatzen laguntzeko, garrantzitsua eta presazkoa bereizteko eta egunerokoaren planifikazioak duen garrantziaz.
Kafe tertuliak, seihilean behin ospatzen dira eta beraien helburua, gai bat ardatz harturik, eta denbora mugatu baten barruan, partekatzeko espazio bat sortzea da gure eskualdeko ekintzaile eta negozio txikientzat eta bertatik ikasketa bat ateratzea. Badirudi lortu dela helburua eta orain, bigarren seihilekorako gaia pentsatzen hasteko unea da. Ekintzailetza Arloko talde teknikoak baditu jadanik esku artean hainbat ideia, pertsonen kudeaketa emozionala, asertibitatea, biodantza, etabar.