Ikasturte guztian zehar, eskualdeko hiru ikastetxeek (Urola BHI, Azkoitia BHI eta Ikasberrik) Izan ekintzaile proiektuan parte hartu dute.
Hezkuntza proiektu honek, bi helburu nagusi lortu nahi ditu. Alde batetik, ikasleei eskualdeko errealitate soziekonomikoa hurbildu eta bertan ekintzailetzaren jarduerak duen garrantziaz sentsibilizatzea nahi du eta bestetik, ekintzaileen bizipenak gertutik ezagutu eta beharrezko gaitasunak sustatze du xede.
Azaroan proiektuaren lehenengo saioari ekin zitzaion, eta ikastetxe desberdinetan, Iraurgi Berritzeneko teknikariak izan ziren eskualdeko ekintzailetza ikasgelara gerturatzen. Honi, bigarrengo saio batek jarraitu zion, eta ikasleek eskualdeko ekintzaileen bisita jaso zuten.
Hainbat ekintzaile izan ziren bertan, Urtzi Osa (albaitaria,) Iñigo eta Urtzi (ginmasioa bat irekitzeko lanean dihartuten ekintzaileak), Veronica Gallarin (Mendata estudioa), Saioa Garmendia (Autozainketa tailerrak), Manex Beristain (Barreterapia, psikomotrizidade eta dolu tailerrak) eta Oihana Goenaga (MIMA etxeko osagarriak). Guztiek, beraien ekintzaile bizipenak kontatu zituzten, berauen ikasketatatik hasi eta ekintzaile ibilbidean izandako esperientziak partekatu zituzten.
Proiektuari amaiera emateko, parte hartu duten irakasleekin balorazio bilera bat egingo da maiatzean, hobekuntzak identifikatu eta hurrengo urterako proposamenak jasotzeko.