Ekintzaile, merkatari eta enpresa txikiek digitalizazio eta langileen kontratazioaren inguruko prestakuntzak jaso dituzte

2023-05-12

KLINK BIDE programaren baitan, 2023ko lehenengo sei hilabetean, 4 formakuntza saio antolatu dira. Formakuntza hauek, ekintzaile, merkatari eta enpresa txikiek digitalizazio eta langileen kontratazioaren inguruan ezagutzak bereganatzea izan dute xede, eta beraien egunerokoa erraztu eta arintzeko helburuarekin.

Guztira 31 partehartzaile izan dira formakuntzen onuradun, eta orokorrean balorazioa positiboa izan dute. Hurrengo 6 hilabetekora begira, gai desberdinen inguruan formakuntza gehiago antolatuko dira eta dagoeneko aurreratu dezakegu, digitalizazioaren eremuak lehentasuna izango duela.

KLINK programak Urola Erdiko ekintzailetasuna sustatzea du xede, eta horren baitan, beste ekintza batzuk ere antolatu dira lehen seihilabetekoan zehar. Besteak beste, KLINK GUNEtik denboraren kudeaketa mintzagai harturik ekintzaileei zuzenduriko kafe tertuli bat antolatu da martxoan.

KLINK ATARIn berriz, ekintzailetasunari ikusgarritasuna emateko ekintza desberdinak egin dira. Besteak beste, Izarraitz Lanbide Heziketak antolatzen dituen Ekintzailetza sarietan egitasmoen balorazioan eta sarietan parte hartu dugu. Hezkuntza eremuarekin jarraituz, eskualdeko hiru ikastetxetan, Izan ekintzaile! proiektua eman da aurrera, ekintzailetasuna sustatuz gazteengan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia