Ikastetxeek ikasturtean zehar landutako ZIMAT proiektuak aurkeztu dituzte Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azokan

2023-06-08

Bosgarren urtez, 2022/23 ikasturtean zehar eskualdeko ikasleek landutako ZIMAT -Zientzia, Ingenieritza, Matematika, Artea, Teknologia- proiektuak partekatu dituzte Azkoitiko Balda plazan. Guztira, erakustazokan, DBH eta Batxiler mailako 9 proiektu aurkeztu dira eta 300 ikasletik gora hartu dute parte hauen garapenean.

Ekitaldia, “ZIMAT Urola Erdian” proiektuaren baitan kokatzen da eta eskualdeko 5 ikastetxeek hartu dute parte bertan. Proiektuaren helburua zientzia eta teknologoia zaletasunak nahiz gaitasunak lantzea da ikasleen artean proiektu ezberdinen garapenaren bidez.

Azken hilabeteetan, irakasle ezberdinen gidaritzapean, eskualdeko ikasleek zientzia nahiz teknologia arloko erronka ezberdinak landu dituzte. Gainera, proiektuen garapenean, ikasleek arlo ezberdinetako ikerlari eta profesionalekin harremana izateko aukera izan dute. Modu honetara, ikasleek proiektuak garatu dituzten eremuetako errealitatea hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute.

Azokan, ikasturtean zehar eskualdeko ikastetxeek landu dituzten proiektuak aurkeztu eta erakutsi dira ordu eta erdiz. Azokan, guztira, honako proiektuak aurkeztu dira: “Arduino Proiektuak – Teknologia eta Digitalizazioa”, “Energia Berriztagarriak – Multidisziplinarra”, “3D Diseinuak – Teknologia”, “Inkubagailu Programagarria – Teknologia”, “Des-Konpost – Biologia”, “Hologramak – Teknologia”, “Baratza Munduaren Ardatza – Multidisziplinarra”, “Artea Laborategian – Kimika” eta “Zero Zabor – Teknologia”.

Ekitaldian zehar, Azkoitia eta Azpeitiako udal ordezkariek hartu dute parte. Hauek arduratu dira, batetik, ekitaldia ireki eta bertaratutakoak agurtzeaz eta azkenik, ekitaldi amaieran oroigarriak banatzeaz.

2023_06_09_Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azoka

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia