- Azpeitian ospatutako ekitaldi honek amaiera eman dio EAEko hainbat herritan egin den topaketa birari. Jardunaldi horietan 321 enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortu da.
- Hazinnovak doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko ETEei berrikuntza ez teknologikoari buruz, lehiakorragoak izan daitezen.
- 2022an burutu zen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRIk eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatutako egitasmoaren hirugarren edizioa, jadanik 650 ETE akreditatu baino gehiagorekin.
Urola osoko, Goierri eta Debagoienako 37 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Azpeitiko Basazabal Jauregian, eta bertan izan dira Aitor Urzelai, SPRIko zuzendari nagusia; Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia, eta Ana Azkoitia, Azkoitiko Alkatea eta Iraurgi Berritzeneko ordezkari instituzionala.
Azpeitiko ekitaldi honek amaiera eman dio EAEko hainbat herritan egin den topaketa birari. Jardunaldi horietan 321 enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortu da.
Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Makina-erreminta Fabrikatzaileen Elkartea (AFM), Basque Food Cluster,
Debagoieneko Mankomunitatea, Goieki Goierriko garapen-agentzia, Tokiko Arrantza Ekintza Taldea (GALP), Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza agentzia, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea, Siderex Euskadiko Siderurgia Klusterra, Urola Garaiko Uggasa garapen-agentzia eta Urola Kostako Mankomunitatea.
Ziurtagiri hau gaur jaso duten Urola osoko, Goierri eta Debagoienako enpresa txiki eta ertainek 45 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte. Urola Erdiari dagokionez, Azkoitiko Erlo Taladros y Roscadoras eta Ibermach Special Machinery izan dira ziurtagiria jaso duten enpresak eta Azpeitiaren kasuan berriz, Diatek, Industrias Ormola, Inisa Automation, Landeta Burdin Lanak, Manipulados Aranburu, MKCoin Worldwide, Urolako Komunikazioa Taldea eta Xabi Mobiliario enpresak.
Banaketa-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dira. Horietan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten enpresetako hiruk beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte: zulagailuak egiten dituen Erlo Group enpresa azkoitiarrak merkatu berrietara irekitzeko proiektu bat gauzatu du; Siliconas Silam zumaiarrak silikonazko elastomeroak eraldatzen dihardu eta bere produkzio-sistema hobetzeko lan egin du, Lean Manufacturing delakoaren bidez; Zalbidiako Euskaber kooperatibak, aske dauden oiloak hazten eta zaintzen aritzen den baserritar taldeak osatuta, kontsumitzaileen perfila aztertzeko proiektu batean aritu da Hazinnova programari esker.
2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.
Hazinnova 2023 deialdia
Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.
HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN UROLA OSOKO, GOIERRI, ETA DEBAGOIENAKO 37 ENPRESAK
UROLA ERDIA
DIATEC Azpeitia
ERLO TALADROS Y ROSCADORAS Azkoitia
IBERMACH SPECIAL MACHINERY Azkoitia
INDUSTRIAS ORMOLA Azpeitia
INISA AUTOMATION Azpeitia
LANDETA BURDIN LANAK Azpeitia
MANIPULADOS Aranburu Azpeitia
MKCOIN WORLDWIDE Azpeitia
UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA Azpeitia
XABI MOBILIARIO Azpeitia
UROLA KOSTA
COFRADIA DE PESCADORES ELCANO Getaria
ENRIQUE KELLER Zarautz
GRUPO DE COMPRAS EDERTO Zumaia
NEWTECK Zumaia
SILICONAS SILAM Zumaia
UROLA GARAIA
EGUMENDI Urretxu
ESCALERAS EIMA Urretxu
PREMANK SERVICIO DE PREVENCIÓN AJENO Urretxu
GOIERRI
CALDERERÍA MECANIZADA AITZGORRI Idiazabal
EKOEREIN MG Idiazabal
EUSKABER Zaldibia
MEKATEK MEKANIZATUAK Idiazabal
MONTTE Beasain
PULYDEC BURGOS Beasain
QUESOS ALDANAONDO Olaberria
DEBAGOIENA
CALDERERÍA EPELE Arrasate
EMBALAN3 SISTEMAS DE EMBALAJE Bergara
GOMIZTEGI KOOPERATIBA ELKARTEA Oñati
IDR Elgeta
INDUSTRIAS UGATU Bergara
ONENPRO Arrasate
OSARTEN Arrasate
BOLINTXO Bergara
SUFERSA Elgeta
SUMINISTROS ELGETA Elgeta
ZERBIMEK Arrasate
ZUBILLAGA HILTEGIA Oñati