IB Sareko Pertsonen Arduradunen Lan Taldea, “Talentuaren Fidelizazioaren klabeak” gaiaren inguruko ikasketa eta esperientziak partekatzen

2023-09-08
Enpresa

IB Sareko eskualdeko 20 enpresetako Pertsona Arduradunek osatzen dute lan taldea.

Enpresetan pertsonen talentua kudeatzeko eredu berrien ezagutza eta praktikak, trukatzeko elkarlan guneak partekatzen ditu enpresa taldeak ikasketa kolektibo moduan. Ekimen hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoaren Sailagatik babestua dago, eta UE Talent Ikasiz Proiektuaren baitan dago kokatuta. Urteko dinamika hontan, enpresen interesen araberako lan saioen diseinua eta plangintza prestatu da IBtik proiektuaren fazilitadore bezala.

Pasa den ekainean “Pertsonen kapazitazioa eta garapena enpresan”gaia landu ondoren, gaurkoan “Talentuaren Fidelizazioaren klabeak” gaia izan dute hizpide Nerea Urcola aholkulariaren eskutik. Lan saioaren helburua pertsonen fidelizazioa sustatzeko garatu daitezkeen klabeak, erramintak eta hauek nola indartu ditzaketen enpresetan aztertzea izan da.

Bertan, ekaineko lan saioaren ondoren, enpresa ordezkariek garatu dituzten ekintzak amankomunean jarri dituzte. Honetaz gain, ezagutza berria aplikatzerako orduan izan dituzten zailtasunak, talentuagatik ulertzen dutenaz edota beren enpresetako talentuaren egoeraz hausnartu ahal izan dute. Ondoren, talentuaren fidelizazioari dagokionez, konpromesua garatzeko bide ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, elkarrizketan metodoan sakonduz. Hurrengo hilabetetan, enpresek ildo honetan proiektu pilotoak garatuko dituzte prozesu honen baitan ere, Nerea Urcola bidelagun izanik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia