Amaitzear daude Elkar EKIN Lanean Proiektuaren baitan antolatutako Soldadura MIG-MAG eta Menpeko Pertsonei Gizarte- Erakundeetan Gizarte- eta Osasun Arreta ematea ikastaroak

2023-09-15

Iraurgi Berritzenen Enplegu eta Prestakuntza Arloa, Urola Erdian langabezia murrizteko helburuarekin azken urteetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan.

Hauen artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkinez UE3 2022-2024” proiektua aurkitzen da. Honen baitan, maiatzean, Soldadura MIG-MAG eta Menpeko Pertsonei Gizarte- Erakundeetan Gizarte- eta Osasun Arreta ematea ikastaroak jarri ziren abian eta, orain, irailaren amaieran bukatuko dira.

Soldadura MIG-MAG ikastaroak 430 orduko iraupena izan du eta 12 pertsonek hartu dute parte. Menpeko Pertsonei Gizarte- Erakundeetan Gizarte- eta Osasun Arreta ematea ikastaroak, berriz, 370 orduko iraupena izan du eta, guztira, 15 pertsonek hartu dute parte.

Behin ikastaroak amaitu ondoren, ikasle hauen laneratzea izango da hurrengo hilabeteetako erronka nagusia. Honetarako, ikasleak eta eskualdean alor honetan lan egiten duten enpresak elkar ezagutzeko bisitak jasotzen ari dira.

Aste honetan, esaterako, Menpeko Pertsonei Gizarte- Erakundeetan Gizarte- eta Osasun Arreta ematea ikastaroa egin duten ikasleek Biharko enpresaren bisita jaso dute, eta datorren astean, Mugat Elkartea eta Arreta Zerbitzukoen bisita jasoko dute.

Soldadura MIG-MAG egin duten ikasleak, berriz, aste honetan Grupo Iriarte, Landeta Burdin Lanak eta Mendiaraiz enpresako arduradunen bisita izan dute Izarraitz Lanbide Heziketa Zentroan.

Eskualdeko enpresaren batek profil honetako pertsonen beharra izanez gero Iraurgi Berritzeneko Enplegu eta Prestakuntza Arloarekin jarri harremanetan ondorengo zenbakian: 688 75 95 90.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia