Gaur, Urriak 19, osteguna, Izan Ekintzaile! 2023/24 proiektuaren lan taldea bildu da. Ekimena, DBH4 nahiz Batxiler 2 mailetan garatzen da eta 2 helburu nagusi ditu. Batetik, ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balio eta gaitasunak sustatzea du helburu eta bestetik, berriz, Ikasleei eskualdeko ekintzaile errealen bizipenak nahiz hauen jarduera ezagutaraztera eman nahi da.
Ikasturte berrira begira, ikastetxeetan landuko diren ekintzak lehenetsi eta planifikatu dira eta era berean, aurreko ikasturtean identifikatutako hobekuntza lerroak adostu dira. Prozesua hobetzen jarraitu asmoz, besteak beste, honako neurriak zehaztu dira: prozesuan tokiko ekonomiaren berri emango duen lan saio berri bat txertatzea adostu da, negozio eredua lantzeko Canvas eredua egokitu nahiz ikasleen aurkezpenak kudeatzeko dinamika zehaztu dira.
Proiektua berehala abian jartzea aurreikusten da eta eskualdeko ikasleekin 3 ekintza nagusi garatzea aurreikusten da. Tokiko ekonomia nahiz ekintzailetza jardueraz sentsibilizatzeko bi lan saio ospatzea aurreikusten da. Bestalde, proiektuari amaiera emateko, ikasleek eskualdeko ekintzaile errealen esperientzia gertutik ezagutu nahiz hauekin hartuemanak izatea ahalbidetuko duen lan saioa ospatuko da.
Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du.