Eskualdeko enpresak “Berdintasun Planaren garapena enpresan” lemapean, ezagutzak eta esperientziak elkartrukatuz

2023-10-20

Lan saioa hau eskualdeko enpresa industrialetako gerente eta/edo pertsonen arduradunei zuzendu da, eta helburu nagusia Urola Erdiko enpresetan genero-ikuspegia txertatzea izan da.

Horretarako, gaiari lotutako gaur egungo legedia, berdintasuna lortzeko berariazko tresnak, eta besteak beste, Emakundek argitaratutako diru laguntzak izan dituzte hizpide, gaur on line formatoan ospatu den lan saioan. Enpresek ere izan dute tarte bat beraien zalantza eta galderak argitzeko. Horretarako, jardunaldi honetan EMUN Kooperatiba izan da aholkulari lanetan.

Lan saio hau Enpresa Gunearen -eskualdeko enpresa ordezkari desberdinak osatutako Gunea- baitan jasotako proposamenekin definitutako Ikasiz Programaren baitan kokatzen da. Bere helburua, enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan, ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta praktika onen sentsibilizazioa eta difusioa da.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia