Eskualdeko ekintzaileek beren lan eremuan eraginkortasunez komunitzakeko gakoak landu dituzte

2023-11-16

Klink Guneren baitan, gaur, azaroak 15, IX. Kafe tertulia ospatu da. Aurten antolatu den bigarrena izan da, eta bertan eskualdeko ekintzaileak, orain arte egin duten moduan, kafe bat eta gai baten bueltan bildu dira.

Gaurkoan, eremu profesionalean asertibitate ezak sortzen dituen arazo nagusien inguruan jardun dute. Hizlaria, Maria Diez izan da eta bertaratuei, hainbat erreminta eta gomendio eman dizkie errespetuan oinarritutako harreman profesionalak landu ahal izateko.

Saio honen helburua, lasaitasunetik mugak jartzen, errudun sentitu gabe ezetz esaten ikastea izan da.

Kafe tertuliak, seihilean behin ospatzen dira eta beraien helburua, gai bat ardatz harturik, partekatzeko espazio bat sortzea da gure eskualdeko ekintzaile eta negozio txikientzat eta bertatik ikasketa bat ateratzea. Badirudi oraingoan ere helburua lortu dela.

Ekintzailetza arloko talde teknikoak, erronka honi erantzuteko ahaleginetan jarraituko du ekintzaileen kontaktu sarea handitzea ahalbidetzen duten espazioak antolatuz eta beraien egitasmoari balio erantsia emango dioten aukerak sortuz.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia