Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketarako foru diputatuarekin bilkura

2023-11-16

Eskualdeko Turismoa eta Mugikortasunari eragiten dioten gaiak landu dira Azaroak 16an Azkoitiko Intsausti Jauregian burutu den Gipuzkoako Foru Aldundia eta Iraurgi Berritzen eskualdeko Garapen eta Berrikuntza Agentziaren arteko bilkuran.

Azahara Dominguez Foru Diputatua eta Iñigo Garcia Turismo Zuzendaria izan dira Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatu dutenak. Eskualdeko ordezkaritza Ana Azkoitia Azkoitiko Alkate eta Iraurgi Berritzen-eko Lehendakariak burutu du, eta berarekin egon dira Nagore Alkorta Azpeitiko Alkatea, Begoña Beobide Iraurgi Berritzen-eko Zuzendaria, Juan Bautista Mendizbal Azkoitiko Turismo eta Ondare zinegotzia, Urrategi Alberdi eskualdeko empresa turistikoen ordezkaria Urola Erdiako Turismo Gunean, eta Jesus Mujika Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloko koordinatzailea.

Turismo arloan 2024rako aurreikusita dauden lan lerro nagusiak azaldu dira; 23-27 legealdirako Eskualdeko Turismo plana egin eta martxan jartzea eta Turismo arloko empresa eta beste sektoretako empresa eta eragileekin harremanak bideratzea sinergiak lortu asmoz, hala nola industria sektoreko enpresekin edo Kultur eta Kirol ekitaldien antolatzaileekin.

Era berean, Turismo eta mugikortasun arloetan eskualdean ditugun gabeziak mahairatu eta elkarlanean irtenbide bat emateko prestutasuna azaldu da; Urolako Bide berdea amaitzea Zumairaino lotura gauzatuta, Bilbo eta Loiuko aireportuarekin autobús bidezko lotura gauzatzea eta Autobide eta errepide sare nagusian eskualdeko baliabide nagusien gaineko seinaletika turistikoa jartzea.

Intsaustiko bilera ondoren Loiolara egin den bisita batekin amaitu da lan jardunaldia.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia