2024an ere ekintzaile eta negozio txikiei zuzenduriko formakuntzak eskaintzen jarraituko da

2023-12-15

Eskualdeko ekintzaileek eta negozio txikiek, beraien negozioaren kudeaketa hobetzeko kapazitazio saioak jaso dituzte urte guztian zehar.

Saioak arlo desberdinei loturik egon dira, baina batiz bat arlo digitalean eskaini dira. Digitalizazioko formakuntzak hauek, Acelera Pyme programaren baitan eskaini dira, programaren helburua negozio txikien digitalizazio sustatzea delarik.

Sare sozialen inguruko formakuntzak izan dira, harrera gehien izan duten saioak. Ekintzaile eta negozio txikiek, Facebook, Instagram zein Whatsapp Business-aren erabileraren inguruko ezagupenak jaso dituzte. Giza baliabideen kudeaketari dagokionez, langileak kontratatzerako orduan negozio txikiek kontutan eduki behar dituzten puntu garrantzitsuen inguruko formakuntza ere jaso dute.

Ia 50 izan dira parte hartu duten ekintzaile eta negozio txikiak, eta positiboki baloratu dira jasotako prestakuntza saioak. Ekintzailetza arlotik, hurrengo urtera begira, galdetegi bat pasa zaie formakuntzatan parte hartu duten guztiei, beraien negozioetan eduki ditzaketen gabeziak identifikatu eta 2024ra begira formakuntza agenda planifikatu ahal izateko.

2024ean ere, eskualdeko ekintzaile eta negozio txikiei beharrezko formakuntza saioak eskaintzen jarraituko du Ekintzailetza Arloko lan talde teknikoak, negozio txikien eguneroko kudeaketa errazteko baliabideak eskainiz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia